Endometriosis-a, zein da tratamendu egokia?

endometriosis_ivf-donostia

Profesionalek bataz-beste 8 urte igarotzen dituzte endometriosis gaixotasuna diagnostikatzen. Adituek susmoaren garrantzia azpimarratu dute diagnostikoaren giltzarri gisa.

Ez da lehen aldia, endometriosis izeneko gaixotasunaren inguruan gure blogean hitz egiten duguna. Gaur egun arte ia ezezaguna izan den arren, gaixotasun kroniko honek adin ugalkorrean dauden emakumeen %15ri eragiten dio. Ondorioz, gero eta gehiago dira gaixotasun honen diagnostiko, prebentzio eta tratamendua aztertzen dituzten ikerketak.

Zer da Endometriosis-a?

Inflamazio gaixotasun kroniko hau endometrioko ehuna uterotik kanpo agertzea da, hala ere, hautematea ez da erraza. Hau baieztatzen duen datu esanguratsu bat: ginekologo adituek bataz-beste 8 urte behar izaten dituzte gaixotasuna diagnostikatzeko. Zergatik hainbeste denbora?

Gaixotasun honek eragiten dituen sintomak zenbaitetan nahasgarriak izan daitezke. Sintomarik ohikoena mina izaten da, normalean hilekoarekin batera, baina horrek ez du bermatzen beti horrela denik. Bigarren sintoma nagusia antzutasuna da, hau da, haurdunaldia lortzeko ezintasuna. Maiztasun handiarekin haurdun gelditzeko arazoak direla eta laguntza bidezko ugalketa zentroetara etortzen diren emakumeei gaixotasun hau diagnostikatzen zaie. Hala ere, endometriosis-a sintomarik gabekoa ere izan daiteke, hautemanezina, alegia.

Testuinguru honetan, gaixotasunaren diagnostikoak gero eta indar gehiago hartu du ikerketaren esparruan. Bide honetan, emakumearen osasunaren zaintzan lan egiten duten profesionalentzat, sintomen susmoa eta azterketa ginekologikoak aliatu onenak omen dira horrelako kasuak detektatzeko. Aurrerapauso guzti hauen helburua, gaixotasuna pairatzen duten emakumeen %15ri erantzun bat ematea da, izan ere, gaixotasun honek euren bizitza kalitatean eragin zuzena du.

Tratamenduan egin diren aurrerapenak

Estatu mailan, Endometriosi gaixotasunaren diagnostiko eta tratamenduari dagokionez gauzatu den ekintza-lerrorik esanguratsuena Aragoien eman da. Bertan hainbat puntako ospitalek bat egiten dute bertako adituen esperientzia eta jakintzak batuz, era koordinatuan, proiektu bateratu bat aurrera eramanez. Ekimenak 3 helburu nagusi ditu:

  • Mediku orokorrei, ginekologoei eta emaginei zuzendutako prestakuntza programa bat eratzea.
  • Jokabide protokolo bateratu bat garatzea.
  • Tratamenduak partekatzea eta prozedura bateratu bat lortzea.

Lehen trebakuntza saioa otsailean izan zen eta, IVF-n Ginekologia eta Laguntza Bidezko Ugalketaren inguruko puntako tekniken berri izateko dugun filosofiari jarraituz, Estefanía Rodríguez Dk., taldeko ginekologoa, bertan izan zen.

Programak gaixotasun honen diagnostiko eta tratamenduaren inguruko azken joerak izan zituen oinarri, bertan aipatu zein diagnostikoan gaixotasunaren aldeko susmoak duen garrantzia. Estefaní Rodríguezek adierazi duen bezala, diagnostiko egokia ezinbestekoa da gaixotasun hau pairatzen duten emakumeei laguntzeko eta, azken urteotan ildo honetatik egon diren aurrerapenak funtsezkoak izan dira. Honez gain, hainbat adituk ekografia bidez detektatu daitezkeen seinale edota keinu berriak aurkeztu zituzten, batez ere endometriosis sakoneko kasuetan.

Bigarren fokua tratamenduan zentratu zen. Duela urte gutxira arte, endometriosis gaixotasunarekin diagnostikatzen ziren emakumeei ebakuntzaz tratatzen zitzaien. Hala ere, gaur egungo profesionalek, hasieran, tratamendu medikoen aldeko apustua egiten dute, hain agresiboak ez direnak, alegia, besteak beste, analgesiko, antisorgailu edota hormona bidezko zein hormonarik gabeko tratamenduak. Hauek emakumeen sintomatologia aztertzen laguntzen dute, ondoren garapena aztertu eta emaitzaren arabera erabaki egokiagoak hartzeko asmoz. Adierazpen hau Valentzia eta Madrilgo kirurgialari adituek baieztatu zuten. Beraiek aholku kirurgiko egoki baten garrantzia azpimarratu zuten, mediku tratamenduari erantzuten ez dioten emakumeen kasuetan edota gaixotasunak beste organoetan eragin duenean gomendatuz.

Noticias recientes

Categorías

Ver todo