Estefanía Rodríguez doktorea aitzindari umetokiko miomak irrati-maiztasun bidez tratatzen


Emakumeen % 70ak miomak ditu umetokian; ugalketa adinean daudenen % 25arentzat miomak sintomatikoak dira. Estefanía Rodríguez doktoreak lehen aldiz irrati-maiztasun bidez miomak tratatzeko teknika berritzailea erabili du Euskal Herrian. Zauri txikiko teknika honen helburua pixkanaka kirurgia bidezko tratamendua ordezkatzea da.

Miomak, umetokian agertzen diren tumore onberak dira. Egun emakumeen % 70ak ditu eta, horien %25ak, odol galerak, sabeleko mina, pixa egitean alterazioak, pelbisean ondoezak edota haurdun gelditzeko zailtasunak izaten dituzte. Orain arte, kirurgia izan da patologia hau tratatzeko aukera bakarra. Gaur egun, zauri txikiko (ia ez inbasiboa) teknika berri bat existitzen da: irrati-maiztasun bidezko ablazioa. Estefanía Rodriguez doktoreak, Ugalkortasunaren Euskal Institutuko Ginekologoak, lehen aldiz erabili berri du teknika hau Euskadin.

Irrati-maiztasunaren erabileran aitzindari den Victoria Rey Doktorearekin trebakuntza saioak egin ostean, interbentzioa otsailaren 8an burutu zuen Rodríguezek. Jakitera eman dutenez, pazientearen eboluzioa oso ona izan da. Izan ere, teknika honek eskaintzen duen abantaila nagusienetako bat hori da, kirurgia tratamenduetako anestesia eta interbentzioaren arriskuak saihesten dira, eta pazientearen errekuperazioa azkarragoa da. Gerta daitezkeen konplikazioak berotasunak ehunetan eragin dezakeen lesio posibleetara mugatzen dira, edota sukar-erreakzioetara tamaina handiko miomak tratatzen diren kasuetan.

Irrati-maiztasun bidezko ablazioa ebakuntza-gela batean egiten da, eta pazienteari lasaigarri bat ematen zaio. Ospitaleratzea 2-3 ordukoa izan ohi da.Teknika 6 zentimetro baino gutxiagoko miometan aplikatzea gomendatzen da, baina kirurgia bidez iristeko zailak diren lekuetan kokatuta dauden ia mioma guztiak tratatzeko erabil daiteke.

Noticias recientes

Categorías

Ver todo