Hilekoaren zikloko egun guzietan ez dago haurdunaldia lortzeko aukera bera. Endometrioa umetokia estaltzen duen ehuna da, eta hilero enbrioiaren ezarpenerako prestatzen da. Ehundura honek hilekoaren zikloan zehar aldaketa periodikoak izaten ditu: hilekoaren ziklo estandar batek 28 egun irauten dituela kontuan izaten badugu, enbrioia ezartzeko unerik egokiena 19-21 egunen artean izaten da. Baina emakume guztiek ez dituzte 28 eguneko ziklo menstrualak, edota gerta daiteke beraien ezarpen-leiho aldia arestian aipatutako egun horietan ez jazotzea. Orduan, nola jakin daiteke enbrioiaren ezarpena unerik egokienean egiten ari garela? Erabaki hori gakoa da tratamenduaren arrakastarako.

ER Map test pertsonalizatuak endometrioaren egoeraren berri ematen du, eta horrenbestez, zehaztasunez enbrioiaren ezarpenerako unerik egokiena zein den ezagutzeko aukera ematen du. Probak endometrioaren harmenean eragiten duten eta amaren ezarpenari lotutako erantzun inmunearen azterketan nahasita dauden 48 gene-adierazpen aztertzen ditu.

Endometrioaren ebaluaketarako beste test batzuek ez bezala, ER Map-ek fidagarritasun handiagoa eskaintzen du enbrioien ezarpenari zuzenean lotuta dauden genen ebaluaketa ere egiten duelako.

Egun, errepikatzen diren ezarpen-hutsegiteen % 20 ezarpen-leihoaren desplazamenduagatik gertatzen dira dira. ER Map proba konpondide ezin hobea da arrazoi horregatik gauzatzen ez diren haurdunaldien kasuetan.

Proba hau ezarpen hutsegiteak izan dituzten emakumeei (3 edo gehiago emakume gazteen kasuan eta 2 edo gehiago adineko emakumeetan) edota kalitate oneko enbrioien ezarpenaren ondoren arrakastarik gabeko zikloak izan dituzten bikoteei zuzenduta dago. Baina ER Map arazo endometrialik ez duten, umetoki eta lodiera endometrial arrunteko (>6cm) emakumeentzat ere erabilgarria izan daiteke.

Test hau egiteko metodologia ehun endometrialaren biopsia batekin hasten da, ondoren lortutako materiala ER Map hodian sartzeko. Material hori gutxienez lau orduz 4Cº-ko tenperaturan hozten da, eta ondoren giro-tenperaturan uzten da. Behin prozesu hori eginda, gene-adierazpenen analisia egiten da, eta ordutik 30 egunera, emakumeak haurdunaldia lortzeko une egokia zehazten duten emaitzak jasotzen ditu.

ermap_metodologia_receptividad_endometrial

Emaitza horiei esker, gure Lagundutako Ugalketa unitatean fidagarritasunez jakin dezakegu noiz gertatzen den tratamenduan dagoen emakume bakoitzaren ezarpen-leiho garaia eta, ondorioz, haurdunaldi bat lortzeko probabilitatea modu esanguratsuan handitzen dugu.

Irudiak: iGLS

ER Map, ezarpen-leihoa, ivf donostia, Laguntza bidezko ugalkortasuna, Nabarmena, Noticias, Reproducción Asistida, teknika, Albisteak, Destacadas

Azken postak