IVF Donostian gure pazienteei tratamendu onenak eskaintzen laguntzen diguten profesionalak txertatzeko apustua egin dugu berriz ere. Gure taldera gehitu den azken pertsona Mikel Gorostidi dk. izan da, kirurgia onkologikoko prozeduretan, inbasio txikiko kirurgian eta kirurgia robotikoan aditua den ginekologoa.

Gorostidi dk.ren esperientzia eta lanari esker, Gipuzkoan minilaparoskopia egiten dugun zentro bakarra gara. Teknika hau inbasio txikiko kirurgian aurreratuenen dagoen tekniketako bat da gaur egun. Tratamendu laparoskopikoetan erabiltzen den teknika honek, (tronpen handitzea, obarioetako kisteak…) ebakidura kirurgikoak 3mm-tara bakarrik murriztea ahalbidetzen du, edota kasu batzuetan, portu bakarreko kirurgia laparoskopikoak egitea, ebakuntza zilborrean ezkutatuta dagoen zulo bakar batetik eginaz.

Inbasio txikiko kirurgia hauek pazientearen sendatzean eragiten dute, izan ere, askoz ere azkarragoa izatea baimentzen du eta inpaktu fisiologikoa, estetikoa eta bizi kalitatekoa murrizten du.

Ginekologia, obstetrizia eta laguntza bidezko ugalketa zentro gisa, gure helburu nagusia, gure eskaintza medikua hobetzea da eta horregatik, kirurgia teknika berritzaileenetan aurrera pausuak egiteak, atentzio anestesiko multimodalak eta ebakuntza-osteko zainketek berebiziko garrantzia dute. Hori dela eta, IVF Donostian argi dugu gure apustua Gorostidi Dk. bezalako adituen eta arlo honetako abangoardiako tekniken alde egingo dugula.

ivf donostia, Nabarmena, Albisteak

Azken postak