Eibar Zentro Medikoan emakumearen zaintzara bideratutako unitate berria jarriko dugu martxan Joana Larreategui doktorearen gidaritzapean.

Donostian burututako bi urteko ibilbidearen ondoren, Eibar Zentro Medikoan kontsulta berria zabalduko dugu. Unitate berria emakumeen behar guztiak artatzeko bokazioz jaio da, horretarako Ginekologia, Obstetrizia eta Ugalkortasun zerbitzu oso bat eskainiz. Joana Larreategui doktorea izango da, IVF Donostiako lantalde guztiaren babesarekin, kontsultara gerturatzen diren emakumeei arreta ematearen arduraduna.

Bi urtetako lana nahikoa izan da Eibarko unitate berriarekiko apustua egin nahi izateko. 2015eko uztailean zabaldu genituen ateak ugalkortasunaren alorrean erreferentziako zentro bezala kokatzeko eta familia bat osatu ezin duten pertsonei tratamendu onenak eskaintzeko helburu garbiarekin. Yosu Franco, IVF Donostiako zuzendariak azaldu duenez, “Eibarko unitatea emakumeen zaintzako behar guztiei erantzuten dien zerbitzu oso bat eskaintzera bideratuta dago, ugalkortasunetik harago”.

Unitate berriak pazienteengandik gertu egoteko lanarekin eta gertuko naiz konfiantzazko tratu bat eskaintzeko lanarekin jarraituko du.

Harremanetan jartzeko,  943 12 02 00 telefonoan.

Eibar, ginekologia, haurdunaldia, ivf donostia, Nabarmena, ugalkortasuna, Albisteak

Azken postak