elisa-perez_ginecologa_ivf_donostia.jpg

Elisa Perez

Ginecóloga IVF Donostia

Bikote bat guraso izatearen ideian pentsatzen hasten denean, haur baten etorrera azkarra izango dela espero du eta haurdun geratzeko ez dutela asko itxaron beharko. Baina kasuen %15ean, haurdunaldia nahi baino geldoagoa izaten da eta urtebeteko bilaketaren ostean, ez da iristen. Orduan, estutasun, beldur eta kezkak hasten dira, ugalkortasun klinika batera jotzeko zalantzarekin batera.

Noiz jo behar dugu Laguntza Bidezko Ugalketa kontsulta batera?

Giza espeziearen hileroko sortze tasa, animalien erreinuko tasa baxuenetarikoa da eta %17-22an kokatzen da. Hau horrela,  haurdun geratu nahian 12 hileroko ziklo igaro ondoren, ernaldi bat lortzeko probabilitatea %85ekoa da gutxi gorabehera. Une horretatik aurrera, berehalako haurdunaldi probabilitatea murriztu egiten da.

Beraz, urtebetez haurdun geratzeko saiakeretan jardun ondoren kontsulta batera jotzea da gomendio orokorra. Hala ere, kasu batzuetan (37 urtetik gorako emakumeetan, bikoteko kide batek kimioterapia aurrekariak dituenean, kirurgia obarikoa edo endometriosi diagnostikoa) kontzebitzeko aukerak murriztuta egon daitezke bai naturalki baita laguntza bidezko erreprodukzio bidez ere. Kasu hauetan, haurdunaldiaren sahiakeran 6 hilabete igaro direnean laguntza eskatzea gomendatzen da.

Zertan datza lehenengo kontsultak?

Lehenengo kontsultan bikoteko bi kideak ebaluatu behar dira. Bikoteko kideen historia klinikoa, erreprodukzio aurrekariak eta jasan dituzten edo jasaten ari diren tratamenduen azterketa bat egingo da, ugalkortasunari eragin diezaioketen aurrekariak topatzeko helburuarekin. Hortik aurrera eta datu horietan oinarrituta, zein froga gehigarri egitea komeni den baloratuko da.

Nolakoak izango lirateke froga hauek?

Intereseko aurrekaririk ez baldin badago, oinarrizko ugalkortasun estudio bat egingo da. Estudio honek bikoteko bi kideei egiten zaizkien froga batzuetan datza.

  • Gizonezkoetan, seminograma bat burutuko da semenaren ezaugarriak aztertzeko (espermatozoideen kontzentrazioa, mugikortasuna, egitura). Azterketa hau egin aurretik beharrezkoa izango da analitika baten bidez GIB-a edo hepatitisa bezalako infekzioak baztertzea.
  • Emakumezkoetan, ekografia batean oinarritzen den ikerketa ginekologiko bat burutuko da umetoki edo obarioetan patologia eza baloratzeko, eta folikulu antralen zenbaketa bat egiteko. Azken datu honek obulu erreserbaren egoera adieraziko du. Gainera, obarioen funtzionamendu arrunta frogatzeko, hormona ikerketa bat ere egingo da.

Froga hauek ondo atera badira edo semenean alterazioa arina bada, Falopio tronpen iragazkortasuna konprobatuko da histerosalpingografia izeneko froga baten bitartez. Froga honek umetoki lepotik zehar kontraste bat sartu eta bi tronpak bere ibilbidearen osotasunean zeharkatzen dituela egiztatzean datza.

Froga guzti hauen emaitzekin, haurdunaldia lortzeko tratamendu egokiena zein izango litzatekeen erabakiko da.

Zeintzuk dira ernalezintasunaren zergati ohikoenak?

Askotarikoak izan daitezke, bai gizonezkoenak (%35), bai emakumezkoenak (35%) edo mistoak (%20). Kasuen %10-ean ez da antzutasunari erantzuten dion kausarik aurkituko.

Arrazoia edozein izanik ere, antzutasuna bikoteko arazo bat dela gogoratzea garrantzitsua da. Ohikoak dira erru sentimenduak edo beste pertsona berdin sufritzen ari dela pentsatzeak eragindako tentsio edo erreminak diagnostiko baten aurrean. Horregatik bikotearekiko komunikazioa ezinbestekoa izango da, ugalkortasun tratamenduetan profesionalak direnen babesa bezalaxe.

Ondorioak: 

  • Garrantzitsua da ugalkortasun unitate batera gerturatzeko unea ez luzatzea kasu batzuetan denbora mugarria izan daitekeelako eta bikotearen ezjakintasun eta tentsioa sostengaezina bilakatu daitekeelako.
  • Zentro batera joatearen beldurra gainditzea eta konfiantza ematen diguten adituen eskuetan jartzea haurdunaldia lortzeko lehen urrats gakoa da.
ginekologia, Laguntza bidezko ugalketa, Elisa Perez, diagnostikoa, lehen kontsulta

Azken postak