Apirilean publiko egin genuen M.B eta G.Qren haurdunaldia. Bikotea IVF Donostiara etorri zen Tiroide minbizia eragiten duen Men2A alterazioaren eramaile zirelako. Haurdun gelditzekotan, euren seme-alabari alterazioa transmititzeko % 50eko aukera zuten, eta ondorioz, gurera jo zuten.

Beraiek, beste hainbat bikotek bezala, Ezarpen Aurretiko Diagnostiko teknika egitea erabaki zuten transmisio aukera ekiditeko. Euren enbrioiak genetikoki aztertu ostean, eta gaixotasunaz libre zegoena hautatu ondoren, transferentzia gauzatu zen. Emaitza positiboa izan zen eta Gipuzkoan sindrome hau gabeko lehen haurdunaldia lortu genuen.

Gaur jaioberriaren jaiotzaren berri eman nahi dugu, zoriontsu gaude bikoteari bidai honetan lagundu izanagatik. Mila esker.

Photo by Aditya Romansa on Unsplash

gaixotasun hereditarioak, Laguntza bidezko ugalkortasuna, ezarpen aurreko analisia, diagnostiko genetikoa

Azken postak