Pasa den astean laguntza bidezko 50 profesional elkartu ziren IVF Donostian antolatu genuen “Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan. Topaketan, laguntza bidezko ugalketa 2 norabide argitan dihoala baieztatu genuen: enbrioi eta endometrioaren analisi genetikoaren areagotzea eta enbrioi bakarraren ezarpena, haurduntza anizkoitzak murrizteko asmoz.

Analisi genetikoak eta blastozistoak

Laguntza bidezko ugalkortasun tratamenduetan gero eta ohikoagoa da emakumearen umetokian enbrioa ezarri baino lehen honen azterketa genetikoa egitea. Teknika honi esker, enbrioaren garapen fasean zelula bat hartu (biopsia egin) eta aztertu egiten da, honek izan ditzakeen alterazio kromosomikoak identifikatu ahal izateko. Era honetan, laguntza bidezko tratamenduen arrakasta handitu egiten da, alterazio hauek izaten baitira ezarpen hutsegite edota haurdunaldiaren lehen fasean ematen diren errepikapeneko abortuen eragile nagusiak.

Hala ere, gaur egun egiten diren biopsia gehienak embrioaren garapeneko 3. egunean egiten dira. Blastozistoak: jokaera, trofoektodermo biopsia eta etorkizuna” ikastaroan urrats berri bat eman nahi izan genuen, enbrioiak euren garapen faseko 5. egunean aztertzea proposatuz, teknikoki “blastozisto estadioan”.

Yosu Franco Doktoreak, Ugalkortasunaren Euskal Institutuko zuzendariak, azaltzen duen bezala, “garapen faseko 3. egunean enbrioia blastozisto fasera ez iristeko arriskua dago, gizonezko informazio genetikoa ordura arte aktibatzen ez delako. Hortaz, blastozisto fasean dauden enbrioiak aztertzeak erangikorragoak izaten laguntzen digu, baita enbrioi bakarra transferituta ere. Modu honetan, haurdunaldi anizkoitzak murriztea lortzen dugu”. Datu bat: blastozisto estadioko enbrioein ezarpen tasa % 50ekoa da, aldiz, 3. eguneko garapena duen enbrioaren ezarpen tasa % 30ekoa da.

Ikastaroa bi egunetan antolatuta egon zen (saio teorikoa eta saio praktikoa) eta 4 adituk hartu zuten parte: Tracey Griffith, Oxford Fertility klinikan enbriologoa; Joe Conaghan, San Franciscoko Pacific Fertility Center-eko laborategi zuzendaria; Antonio Capalbo, italiako GENETYX zentroko genetika molekularreko laborategiko zuzendaria eta GENERA IVFko PGD programaren kudeatzailea; eta Jonás Sarasa, Alicanteko IGLS Teknologiaren zuzendaria.

_DSC0009 _DSC0034

_DSC0075 _DSC0090 WhatsApp Image 2017-03-10 at 11.25.54 WhatsApp Image 2017-03-10 at 11.25.52

WhatsApp Image 2017-03-10 at 19.53.08

haurdunaldi anizkoitzak, Ikerketa, ivf donostia, Laguntza bidezko ugalketa, Noticias, Reproducción Asistida, analisi genetikoa, blastozistoak

Azken postak