Modu ez inbasiboan umearen anomalia kromosomikoak detektatu eta sexua jakiteko diseinatutako azken testa.

Haurdunaldi atzeratuen ondoriorik azpimarragarrienetako bat garatzen ari den umeak arazoak izateko probabilitatearen igoera da. Gurasoen adina zenbat eta altuagoa, orduan eta aukera gehiago egongo da umeari zuzenean eragiten dieten gaixotasun edota bestelako arazoak sortzekoa.

Aurretik aipatu moduan, azken urteotan ama izan nahi duten emakumeen adinaren igoera nabarmena jazo da; ondorioz, geroz eta gehiago dira garatzen ari den haurrak gaixotasun edo arazorik duen jakiteko umea jaio aurretiko testak egitea erabakitzen duten bikoteak.

Testen garapen eta horrelako produktuen eskariaren hazkundeagatik jaio aurretiko testen eskaintza ugaritzen joan da azken urteotan. Test berri hauek aurrekoak baino zehatzagoak dira eta informazio gehiago eskaintzen dute; horrez gain, haur eta amaren arriskuak modu esanguratsuan murrizten dira. Panorama Testa azken multzo horretan sartzen da.

Odol-ateratze arrunt bati esker, Panorama jaio aurreko test ez inbasiboak (NIPT) Down sindromea bezalako fetuaren ohiko anomalia kromosomikoak hauteman ditzake. Gainera test hau triploidia antzeman dezakeen NIPT bakarra da; anomalia kromosomiko honek bizitzarekin inkonpatibleak diren anomaliak eragin ditzake fetoan eta zailtasunak eragin ditzake haurdunaldian zehar. Azpimarragarria da baita, test hau egiteak ez dakarrela inolako arriskurik ez ama ez haurrarentzat.

Haurdunaldiaren 10-11. astetik aurrera egin daitezkeen testen gehiengoa ez bezala, Panorama testa 9. astetik aurrera egin daiteke, hori da test honek eskaintzen duen alderdi onuragarrienetako bat. Bigarrena, erabiltzen duen metodologiak emaitzen fidagarritasuna handitzen duela da, baita positibo faltsuen kopurua murriztu ere (positibo faltsu gutxien dituen testa da).

Haurdunaldian zehar, haurraren DNAren zati bat amaren odol-fluxura igarotzen da. Arestian aipatutako odol-ateratze horri esker, haurraren DNA lor daiteke, eta modu horretara, egin beharreko iragarpen guztiak egin. Beste NIPT-ak ez bezala, Panorama-k haurraren DNA amarenetik bereizi dezake metodoaren fidagarritasuna modu nabarmenean handituz.

Panorama testaren emaitzek haurraren sexuaren inguruko informazio zehatza ere helarazten dute, baina datu hori soilik bikoteak edota haurdun dagoen emakumeak nahi badu komunikatzen zaie.

Panorama testak emaitzak hiru mailetan neurtzen ditu:

  • Arrisku baxuko emaitzak umeak arestian aipatutako gaixotasunen bat izateko aukera txikia duela adierazten du.
  • Arrisku handiko emaitzak umeak arestian aipatutako gaixotasunen bat izateko aukera handiagoa duela adierazten du.
  • Emaitzen galera kasu gutxitan ematen da, eta gertatzen denean, bigarren odol lagin bat eskatzen da.

Panorama haurdun dauden eta beraien haurrak arazo kromosomikorik izan dezakeen jakin nahi duten emakume eta bikoteei zuzenduta dago. 

emakumea, fetoa, haurdunaldi, haurra, ivf donostia, jaio aurreko testa, Nabarmena, Noticias, test panorama, Albisteak, Destacadas

Azken postak