Egun, bost bikotetik batek haurdunaldia modu natural batean lortzeko zailtasunak ditu. Pertsonen ugalkortasunean eragin gehien duen faktoretako bat amatasunaren atzerapena da, obulu eta espermatozoideen kalitatearen okerragotzea eragiten baitu.

Egoera horren ondorio nagusia In Vitro ernalketa tratamenduen areagotzea izan da intseminazio artifiziala bezalako beste teknika batzuen aurrean. Gure laborategian egiten diren tratamenduen % 80 in vitro ernalketa motakoak dira. Prozesu horretan, teknologia enbriologoen aliatu onena bihur daiteke enbrioien hazkunde optimoa bermatzeko.

Jarraian Geri+ (Eeva) bezalako puntako teknologiak emaitza onenak lortzen nola lagun diezagukeen azaltzen duten lau arrazoi:

1. Enbrioien jarraipen zehatza inkubagailutik atera gabe

Inbasiboa ez den time-lapse zaintza teknikari esker, enbrioiaren hazkundearen erregistro osoa lor dezakegu, ondoren, garapen gradu handiena duten enbrioiak zein diren, eta, horrenbestez, zein transferituko diren jakiteko.
Horrez gain, inkubagailuko hazkundean zehar, enbriologoak enbrioia sarritan behatu behar du bere garapena ebaluatzeko. Behaketa teknika tradizionalak inkubagailutik kanpo dauden mikroskopio bidez egiten dira, enbrioia baldintza kaltegarrietan jarriaz. Teknologia berri honi esker aldiz, ez da beharrezkoa enbrioiak ebaluatzeko inkubagailutik ateratzea. Modu honetara, baldintza optimoak ziurtatzen ditugu tratamendu guztian zehar.

2. Inkubazio independentea

Geri inkubagailuaren diseinu eta teknologiari esker, paziente bakoitzaren enbrioien inkubazioa modu independente eta indibidualizatu batean egiten da. Ondorioz, paziente baten enbrioiak ateratzeko inkubagailua irekitzean, ez dira beste paziente batzuen enbrioien baldintzak aldatzen.

3. Enbrioi onena aukeratzeko Eeva sistema

Enbrioien bideragarritasuna ebaluatzeko klinikoki balioztatua dagoen software bakarra da. Eeva sistemak ondoren modu objektiboan erabakiak hartzeko informazio kualitatibo eta kuantitatiboa eskaintzen digu.

Sistemak enbrioi bakoitzaren hazkundea ebaluatzen du eta bere kalitatearen arabera, hiru mailetan sailkatzen ditu. Algoritmo batean oinarritutako analisi honek transferituko den enbrioiaren aukeraketa errazten du, ezarpen tasa handiena duena aukeratzen baitu; horrenbestez, emaitza positiboa izateko aukera handitzen da.

4. Haurduntza anizkoitzen murrizketa

Bosgarren egunera bitarteko enbrioiaren jarraipen osoari eta blastozisto egoeran dagoen eta inplantazio tasa handiena duen enbrioiaren inguruko informazioari esker, enbrioi bakar bat transferituz haurdunaldia lortzeko aukerak nabarmen handitzen dira. Hirugarren eguneko enbrioi baten ezarpen tasa % 30,5ekoa da, eta bosgarren eguneko enbrioi batena aldiz, % 50,1ekoa.

Lagundutako erreprodukzioaren ondorioetako bat haurdunaldi anitzen areagotzea izan da. IVF Donostian horrelako tratamenduen ondorio diren haurdunaldi aniztun edo arriskutsuen tasa murrizteko konpromezua hartzen dugu eta lagundutako erreprodukzio gizatiarrago bat eskaini.

Hori dela eta, blastozisto egoeran dagoen eta, arestian aipatutako teknologiei esker, ezarpen tasa handiena duen enbrioi bakarra transferitzen dugu. Gure kalitate adierazlea etxean dauden haurtxo osasuntsuen tasa da.

Eeva sistema, geri, Laguntza bidezko ugalketa, Nabarmena, teknologia, Albisteak, amatasuna, berrikuntza

Azken postak