Maiatzaren 16an hasi zen aurtengo SEF, Ugalkortasunaren Espainiar Elkartearen, Kongresua. Topagune honen helburua Laguntza Bidezko Ugalkortasunaren alorreko profesionalak batzea da, ezagutzak partekatzea eta azken urteotan izugarri hazi den medikuntzaren esparru honen etorkizunaren inguruan eztabaidatzea.

SEF-en Kongresua ezinbestean joan beharreko zita horietako bat da. Aurten, IVF Donostiaren izenean, 2 modutan hartu dugu parte. Atzo, maiatzaren 17an, Yosu Franco Doktoreak, IVF Donostiako zuzendariak, “Enbriologia: enbrioien aukeraketa inbasibo eta ez inbasiboa eztabaida moderatu zuen. Eztabaida honetan, enbrioien aukeraketa egiterako garaian, analisi genetikoaren erabilpenak eskaintzen duen balio erantsiaren inguruan aritu ziren adituak. DGP (Ezarpenaren Aurreko Analisi Genetikoa) teknika da azken urteotan gehien hazi eta garatu den tekniketako bat, izan ere, haurdunaldia lortzeko eraginkortasunaren areagotzea bermatuta dago teknika honekin, batez ere, adineko emakumeen kasuan.

Honez gain, gure lantaldeak aurkeztutako 3 ikerketa lan hautatu ditu SEF Elkarteak poster formatoan.

1. EEVA sistemaren harira egin den ikerketa. Sistema honi esker modu objektibo eta ez erasotzailean ezarpenerako enbrioi egokienak zeintzuk diren hautatu daiteke.

2. ERMap sistemaren emaitzak ezarpen akatsak dituzten emakumeen kasuan. Ikerketaren helburua ERMap endometrioaren harmenerako sistema aztertzea izan da gure zentroko emaitzak aztertuz.

3. Obulu emaileen estimulazioa egiteko bi sendagaien azterketa. 2 sendagai desberdinen emaitza aztertu da, bai enbrioien kalitatearen eta baita haurdunaldi tasaren ikuspegitik.

Kongresua gaur amaitzen da eta gu ikasketa guztiekin eta konpromiso garbi batekin itzultzen gara Madriletik: gure zentroan puntako teknikak eskaintzen jarraitzea bertaratzen diren pertsonei familia bat sortzeko ametsa betetzen laguntzeko.

 

sociedad-española-fertilidad_18_ivf-donostia_posters

ivfdonostia, Laguntza bidezko ugalketa, Laguntza bidezko ugalkortasuna, ugalkortasuna, amatasuna

Azken postak